Aupa denoi!

Bueltau naiz oporretatik Dinamarca ta Suetzia puntatik puntara egin ostean. Ibili asko, ikusi gehiago ta neke neke eginka bueltan. Bai Dinamarka ta bai Suetzia izugarri politak iruditu jaku, Europan, oraingoz, ikusi dogun ederrena.

Jendia oso jatorra, Dinamarkan nahiko serio ta soso, baina Suetzian anbiente haundia.

Hemen eguraldi ona dau, baina guk han 30 gradutik ez da jaitsi egun bat ere ez, gauean 26 gradu izatera iritsi gara. Imajinau bero horrekin motxila lepoan ibili ta ibili, baina beno, euri txarrago izango litzateke, beraz ez gara kexatzen gehiegi.

Laster argazkiak ipiniko ditut, 1200 argazki guztira ditut ta denbora biharko det dana ordenatzeko.

Ondo ibili guztiok !

Eka.